Kometa ehiztaria – Egin beharrekoak
3 Comments »
Zuk ere bai? joe aneeeee, lana iruzkin batean egin duzu, zelako bloga……
[...] hona hemen Ane Zubimendik liburu honi buruz egindako laburpena. [...]
Pingback by Pauldarrak » KOMETA EHIZTARIA — 2009 May 27 @ 10:50 am
RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

-Liburua irakurrita daukat eta izugarri gustatu zait. Dena den esan beharra daukat idazle honen beste liburu bat ( mila eguzki eder) irakurrita daukadala, kometa ehiztaria baino politagoa iruditu zaidana.
-Historio honek Kabulen kokatzen gaitu, Hassan eta Amirren arteko tirabirak kontatzen dizkigun bitartean.
Gazte biak betidanik izan dira lagunak, etxe berean bizi dira Hassan Amirren zerbitzaria izanik.
Egun batean Amirrek kometa txapelketan izena emango du, geroztik gauzak ez dira berdinak izango. Bere koldarkeriak eragindako Hassanenganako laguntza eza betirako izango du buruan.
Momentu horretan Kabulek gobernu aldaketa nabaria izango du, beldurrak eta indarkeriak kaleak hartuko dituzte.
Ordutik haurrera bi pertsonai hauen bizitzak aldendu egingo dira bata bestearengandik.
Amir eta bere aita Estatu Batuak babeslekutzat hartzen duten bitartean Hassan eta bere aita Afganistanen geratuko dira.
Urteak pasatuko dira, eta Kabulen kometekin jolasten zoriontsu ziren bi ume horiek gizon egingo dira.
Antzinako lagun baten deiak Amir berriro Afganistanera eramango du. Bertan egoera sozio-politikoa gero eta zailagoa da eta Amirrek behin baino gehiagotan arriskuan jarriko du bere burua. Baina jasotako informazioak hori baino gehiago merezi du. Hassan, bere anaiaren berriak izango ditu.
Horrek guztiak bere bizitza betirako aldatuko du.
-Kometa txapelketa eta gero gertatutako ekintza larriak Amirrek Hassanenganako trataera aldatuko du.
Hassan bortxatuko dute, Amirrek dena ikusiko du baina ez da ausarta izango eta ez du ezer egingo , beti bere ondoan egon den lagunari ez dio lagunduko. Geroztik Amir errudun sentituko da eta ez du Hassan ondo tratatuko.
Norbait hiltzerakoan, bizitza lapurtzen diozu. Emazte bati senarra lapurtzen diozu eta aita seme-alabei. Gezurra esaterakoan beste pertsonari egia jakiteko eskubidea ukatzen diozu. Ez dago lapurreta baino ekintza nazkagarriagorik. Aitak behin baino gehiagotan errepikatu zion hori Amirri. Gezurra munduan zegoen gauzarik txarrena da eta hori irakatsi nahi izan zion bere semeari.
Dena den berak ez zuen esandakoa bete, bere semeari anaia ezagutzeko eskubidea ukatu zion.