Egia esanda blogaren kontu hau berria da niretzat, eta irakasleak honetako bat sortzeko aginduaren zergatia ez dakit.
Baina esan beharra dago interesgarria izan daitekela, hizkuntza lantzeko beste baliabide erakargarria.
Egungo irakaskuntza modernoaren sintoma izan daiteke, interneten nire euskara koadernoa moduko gune interaktiboa izatearen kontua. Idazlanak bertan argitaratuko nituzke baita irakasleak bidalitako etxerako lanak ere, behintzat hori izango zen nik blog honi emango nioken erabilera.

nire ustez oso ondo idatzita dago, gainera oso euskara ona erabili duzu.
aiooos!