Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  
Navigation
Personal
Description :
My ICQ:
My MSN:
Calendar
May 2012
M T W T F S S
« May    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  
About blog
Categories

Archives
Search

links
Feeds and Credits
Valid XHTML 1.0 Transitional
Valid CSS!
Posted on : May 24th, 2009

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : 1 Comment

http://www.elkarlanean.com/azalak/110.streetx.jpgIñaki Zabaleta Urkiola (Leitza,1952) kazetaritzako unibertsitate-katredaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean . Doktore tesia eta telebistako masterra New Yorken egin zituen . Bere Ikasketak Amerikan osatzen zebilenean idatzi zuen , 1983an hain zuzen ere , nik irakurritako liburua;  110 . Street-eko geltokia . 1985an argitaratu zuen Susa argitaletxeak lehenengoz , denera hiru argitaraldi eginez . 1988-tik aurrera Elkar argitaletxeak argitaratu zuen eta nik irakurritako alea, argitaletxe honek 2008ko Apirilean eginiko 32.argitaraldikoa da. Iñaki Zabaletaren lanen inguruko informazio zehatzagoa Euskal Idazleen Elkartearen webgunean aurki dezakezue edota “armiarma” webgunean.

Liburua irakurri dut Asier San Juanek gomendatu zidalako, eta ongi gomendatua.

110. Street-eko geltokiaren laburpena azkenean Zornotzako ikasle baten blogean aurkitu dut , elkar argitaletxearen webgunean ez baitzegoen laburpenik, liburuaren nolabiteko aurkezpen bat baino :  Alde batetik, Josebak kafetegi batean egiten du lan . Catherinek , kafetegi buruak , trafikatzeko lanak egitea behartzen du , bestela immigrazioko poliziari deituko diola esanez . Bestalde, Angiek , estatu batuetako emakume batek , publizitatean lan egiten du . Hasieran, kartel bat diseinatzeko enkargua izango du eta hauetako bat egitean ezagutuko dira Angie eta Joseba, kartelaren bidez mezuak bidaliko dituzte bata besteari. Josebak trafikatzen jarraituko du , gehiago ezingo duen arte . Orduan, berak xantaiatuko du Catherine, poliziari dena kontatuko diola esanez . Gauzak horrela utzita ; denbora gutxiz , baina ; izan ere, metroko kale batean laban batekin hiltzen baitute .

Iritzia : Liburu polit baten aurrean aurkitu egin naiz , eta aurretik hori espero ez nuen arren , oso gustura irakurri ahal izan dut . Idazleak oso ondo islatu du 80.hamarkadako New Yorken xarma berezi hori . Gogoeta sakoneko liburua da baina ez da honengatik astuna edo aspergarria gertatzen. Amodiozko istorio bat ere tartekatzen du eta horregatik eta istorioan zehar mantentzen den akzio eta intrigagatik liburuak intrigari eusten dio bere osotasunean . Atentzioa deitu dit protagonistek egiten dituzten gogoetak hiri handietako bakardadeari buruz . Izan ere , egia borobila da eta identifikatuta sentitu naiz hiri hotzetan bizi diren pertsonen indiferentziaz hitz egiten dutenean . Honek eta Josebak bizi duen egoerak , frankismoaren exiliatua , hausnartzera bultzatzen gaitu hainbat gairi buruz : diktaduren ondoriozko exiliatuen diasporaz eta hauek jasan zuten eta jasaten duten egoeraz ; globalizazioaren eraginez munduaren bilakaera indiferenteaz, paperik gabeko etorkinen egoeraz…argi dago beraz lehenago esan dudan moduan gogoeta sakoneko eleberria dela. Amaiera tristea eta krudela da, baina bizia bezain erreala.Liburua gomendatuko nuke baina aldez aurretik esanez, literatura serio eta sakona dela eta istorio arinak gustuko dituztenek balitekeela eleberri hau atsegin ez izatea. Ez neukan irakurrita idazle honen beste libururik baina bere estiloa gustatu zait eta ez nioke ezetzik esango beraren beste liburu bat irakurtzeari, adibidez  bere bigarren poesia lana “eskuaren fereka” interesa pizten didana izenburuagatik.

Posted on : May 24th, 2009

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : No Comments

TERAPIA KONBENTZIONALAK ETA TERAPIA ALTERNATIBOAK
Posted on : April 12th, 2009

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : 1 Comment

Egun gaitz askoren konponbidetzat hainbat eta hainbat terapia ditugu.

Konbentzionalak edota alternatiboak izanda mina usatzeko irtenbide bakartzat ditugunak.

Terapia konbentzionalak guztiok noizbait jasan ditugun fisoterapia sesioak, masaje aldiak edota mina kentzen duten pilula moduko analgesikoak ditugu.

Tratamendu hauek normalean medikuek bidaltzen dituzten ohiko laguntzak dira, gehienetan minari aurre egiteko orduan  lehenengo aukeratzat ditugunak.

Terapia konbentzionaletan baliabide ez naturalak erabiltzen dira. Batez ere analgesikoen kontsumoan, hauek substantzia sintetikoak baitira laborategietan landutakoak.

Gainera esan beharra dago teknika hauetan teknologikoki tresneria landua erabiltzen dela, nahiko garestia eta  zainketa ugarikoa. 

Beste alde batetik medikuek bidalitako tratamenduei alternatiboak diren teknika ezberdinak ditugu, Akupuntura besteak beste, metodo tradizionalen  teknika eta baliabide guztiz ezberdinetan oinarriturik daudenak.

Tratamendu alternatibo hauetan baliabide naturalak garrantzi handikoak dira. Askotan hauen eraginkortasuna faktore psikologikoetan topa ditzakegu.

Esan beharra dago terapia alternatibo hauek nahiko metodologia konplexua edo hobeto esanda landua eta zehatza dutela.

Dena den erabilitako tresneria eta materialak ez dira oso berriztatzaileak.

Argi dago egun duela urte batzuk haraindi baino tratamendu aukera ezberdinak ditugula, teknika ezberdinak erabili arren minaren usatzea helburutzat dutenak.

Tratamendu konbentzionalak lehen aukeratzat ditugu, medikuek bidalitakoak direlako eta eraginkortasun maila handikoak.

Baina lehen esan dudan legez ez dira tratamendu naturalak eta horrek kontraindikazio eta albo ondorioak eragin ditzake.

Terapia alternatiboetan aldiz albo ondorio eta kontraindikazio hauek ez dira arazo. Gainera esan beharra dago gehienetan azken aukeratzat izanda ere nahiko eraginkortasun maila altukoak direla.  

Terapia tradizionalak eta terapia alternatiboak mina kentzeko bi bide guztiz ezberdin.

BADIRUDI PERPAUS SOLTE BATZUEN BATURA EGIN DUZULA HEMEN. EZ DIRUDI LOTURA HANDIEGIRIK DAGOENIK HAIEN ARTEAN. EZ ZAIT OSO ARGI GERATU ZEIN IZAN DEN ZURE HELBURUA HAU IDAZTEAN, ZER ESAN NAHI IZAN DUZUN, ALEGIA. BAINA ONDO IDATZITA DAGO.

3 PUNTU

AKUPUNTURA BIZKARREKO MINAREN AURKA (gaia eta laburpena)
Posted on : March 16th, 2009

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : 1 Comment

GAIA: Akupuntaruaren eraginkortasuna bizkarreko minaren aurka. EZ DA OSOA: IKERKETA-PLAZEBOA… / EZ DA ZEHATZA: ERAGINKORRAGOA DA? EZ?

LABURPENA:

Akupuntura betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino eraginkorragoa da bizkarreko minaren kontrako terapia moduan. Behintzat hori da Ekialdeko terapiaren eraginkortasuna aztertzeko Mendebaldean sekula egin den ikerketarik handienak diona,  izan ere tratamenduak albo-ondorio eta kontraindikazio gutxi ditu eta horrek egokia eta eraginkorra bilakatzen du. Horrez gain tratamendua superplazebo eraginkortzat hartuta dago, tratamendu faltsuak emaitzak honak dituelako. Eragin psikologikoak eta fisiologikoak plazebo honen efektibitatearen eragile izan daitezke.

1,5 PUNTU

Kometa ehiztaria – Egin beharrekoak
Posted on : February 16th, 2009

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : 3 Comments

  • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa iruditu zaizu? (’ongi’ eta ‘gaizki’ bezalako adizlagunak debekatuta)
  • 1000 bat karakteretan laburbil ezazu  argumentua.
  •  Zergatik tratatzen du protagonistak Hassan modu horretan? Aitak bazuen bekatuari edo gaiztakeriari buruzko teoria xelebrea. Azaldu. Berak bete al zuen?
  • Egia eta gezurra
    Posted on : January 7th, 2009

    Admin :
    Post category : Sailkatugabeak
    Link to post : permalink
    Comments : 13 Comments

     Egia eta gezurra, egunean zehar hamabimila aldiz esaten ditugun hitzak izan arren,  norbaitek hauen esanahia idazteko eskatzen digunean arazoak ditugu, nik behintzak arazoak ditut.

    Zer da egia? eta gezurra?

    Egia; gezurrik gabeko esana, egonkorra eta molda ezina, esaera zahar baten uztetan hanka luzekoa, beti argira irteten dena nahiz eta bidetik arazoak izan.

    Egiaren lagun dena, bidegabekeriaren etzai da, egia ez dago guztion esku.

    Egia bi taldetan banatu dezakegu, bi egia mota lortuz:

    • Minik eragiten ez duten egiak, zoriontasunaren jabeak direnak.
    • Mina eragiten duten egiak, guztoko ez ditugunak, hausnarketa luze eta sakona eragiten dutenak.

    Laburbilduz, egia ongia eta bidegabekeriaren arteko muga dugu, unibertsala eta aldaezina dena, nahiz eta guztion esku ez egon, bi taldetan banatu dezakeguna eta batzuetan mina eragiten duena.

    Gezurra; egirik gabeko esana, ezegonkorra eta zakarra, hanka motzekoa, motela, nolabaiteko tristura eragiten duena.

    Gezurraren lugun dena, zuzentasunaren etzai da.

    Gezurra bi taldetan banatu dezakegu, bi gezur mota lortuz:

    • Mina eragiten duten gezurrak, garrantzi handikoak.
    • Minetik babezten gaituzten gezurrak, gehienetan garrantzi gutxikoak.

    Laburbilduz gezurra, bidegabekeriak eta zuzentasunaren arteko muga dugu, arazoak dakarrena, minaren eragile handia izan daitekeena.

    sarrera
    Posted on : October 31st, 2008

    Admin :
    Post category : Sailkatugabeak
    Link to post : permalink
    Comments : 13 Comments

    Egia esanda blogaren kontu hau berria da niretzat, eta irakasleak honetako bat sortzeko aginduaren zergatia ez dakit.

    Baina esan beharra dago interesgarria izan daitekela, hizkuntza lantzeko beste baliabide erakargarria.

     Egungo irakaskuntza modernoaren sintoma izan daiteke, interneten nire euskara koadernoa moduko gune interaktiboa izatearen kontua. Idazlanak bertan argitaratuko nituzke baita irakasleak bidalitako etxerako lanak ere, behintzat hori izango zen nik blog honi emango nioken erabilera.

    Kaixo Mundua!
    Posted on : October 20th, 2008

    Admin :
    Post category : Sailkatugabeak
    Link to post : permalink
    Comments : 1 Comment

    Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

    Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
    hosting y dominios